Yllana taldeak -Brokers- antzezlana taularatuko du

09.10.08
Kultura eta Gazteria

“Yllana” antzerki taldeak “Brokers” antzezlana aurkeztuko digu bihar Zineman, gaueko 22,15etatik aurrera. Antzezlana umorezko ikuskizuna da eta muntaia David Ottonek zuzentzen du. Obran parte hartzen duen laukoteak, ondoko aktoreek osatzen dute: Fidel Fernández, Antonio Pagudo, Toni de la Fuente eta Luis Cao. Sarrerak 10 euro balio du. Sarrerak jada salgai ditu udal kultura alorrak bere egoitzan, non biharko arratsaldeko ordu biak bitartean erosi ahal izango diren. Edo beranduenik jota, ikuskizunari hasiera eman artean takilan bertan.

Yllanak bere ohiko lotsagabekeri eta hizkuntza zuzen eta gordinarekin goi mailako finantzen mundu erruki gabeari buruz duten ikuspuntua kontatuko digu. Aurreko “666” eta “Star Trip” lanak antzean utzita, luxuaren eta diruaren mundura jauzia egingo dute, munduaz duten ikuspegi zoro eta alaia erakusteko. “Brokers” obrako protagonistak negozioetako lau marrazo, kontsumismoaren sutsuaren garaian arrakastaren bila itsu-itsu dabiltzanak. Beren kulturako ezaugarriak luxua, ospea, boterea eta estatusa dira. Markako arroparen, azken teknologiaren, jaki osasuntsuen eta gorputza gurtzearen oso zale dira. Hainbat egoera barregarri biziko dituzte, gizarte kontsumista horren oinarriak bortizki astinduz.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin