Uraren agiriak ordaindu ahal izateko aukerak gehiagotu ditu ANSAk
Ermuarrok etxeko ur edangarriarengatiko agiriak ordaindu ahal izateko ditugun aukerak gehiagotu egin ditu ANSA enpresak. Aguas del Norte, S.A.k. banketxe ezberdinekin hitzarmenak lotu ditu herritarrok horien bulegoetan borondatezko epealdietan agiriak ordaintzerik izan dezagun. Hitzarmen horiei esker orain askoz ere leku eta ordu gehiago izango ditugu ordainketetarako. Etorkizunean uraren ordainagiriak Postetxean, BBVA, Baneston eta BBK-n ordaindu ahal izango ditugu, eta baita entitate horien kutxazainetan ere. Aldiz, hemendik aurrera, zerbitzuak Bizkaia Etorbideko egoitzan duen bulegoaren leihatilan ezin izango da eskudiruzko ordainketarik egin. Enpresak langileriaren segurtasuna bermatze aldera, dirua bulegoen artean atzera aurrera eraman beharra eta horren duen arriskua ekin nahi baitu. Neurria, enpresak prestatutako lan-arriskuen prebentzioaren planean jasotzen da.
ANSAk batez ere orain artean gomendatzen zuen ordainketa bidea helbideratzea izan da, horrek duen segurtasun eta erosotasunarengatik. Nolanahi ere, herritarrek leihatilan ordaindu zezaketen agiriak nahiago izanez gero. Hemendik aurrera horrela egitea ezinezkoa izango da. Ordainetan, agiriak ordaintzeko izango ditugun aukerak laukoiztu egingo dira, aukera izango baitugu Postetxe zerbitzuak informatizatuta dauden bulegoetan, goian adierazitako hiru banketxeetan, eta baita telefonoz VISA, Mastercard edo Eurocard enpresetako kreditu txartelen kargura. Ordainketak txarteletan kargatzeko 902 250 270 telefonora deitu beharko da, goizeko 8etatik iluntzeko 8etara bitartean.
Aldaketa hori urtean zehar iragarri izan da eta udaz geroztik aplikatzen hasi da. 2008 honetako lehen sei hilabeteetan ordainketak leihatilan onartu izan dira, herritarrei aldaketaren berri eman izan zaielarik. Udan aurretik informazio kanpainari amaiera eman zitzaion eta jada, ez da eskudiruzko ordainketarik onartzen. Aukera berri horiei esker, aurrerantzean bertako langileak jendea atenditzeko denbora gehiago izanen dute, besteak beste, alta eman eta kontrataziorako, informatzeko, matxura abisuak hartzeko edo erreklamazioak kudeatzeko.
Lotutako albisteak

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa