Merkatari eta ostalariek Gabonetako loteria banatuko diete bezeroei

17.10.08
Gizartea

Herriko Merkatari eta Ostalarien elkarteek (ACHEK eta udal merkatukoek) Gabonetako loteriaren partizipazioak banatuko diete bezeroei aurtengoan. Ekimenari asteburu honetan emango zaio hasiera eta kanpainan hogeita hamar establezimenduk hartuko dute parte. Elkarteek honakoa aurtengo ekitaldiko kanpainarik garrantzitsuena izan dadila nahi ditu eta horretarako ahalegin guztia jarriko dute lau haizeetara zabaltzeko, Ermuko mugarriez gain baita ere.Kanpainari jarri dioten leloa ondokoa da: “jokatu eta irabazi milioiak, aurten baietz Ermuari egokitu!”.

Establezimendu parte hartzaileek kartila eta seilu batzuk banatuko dizkiete bezeroei. Hauek kartila betetzen dutenean Ipar Kutxa entitateko bulegora joan beharko dute kartilaren truke euro beteko loteria partizipazioa jasotzera. Zozketa betiko legez, abenduaren 22an egingo da, Madrilen. Kartilak partizipazioz trukatzeko azken eguna, abenduaren 15a izango da. Merkatari eta ostalarien elkarteek bezeroei herriko zerbitzuetan duten konfiantza eta fideltasuna eskertu nahi diete, aberatsak egin daitezen aukera bat eskainiz. Esan ohi denez …Eta hemen tokatzen bada? Zorte on guztiontzat!

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza