Emakumearen Topaguneak irakurketa kluba izeneko jarduera berreskuratuko
Emakumearen Topaguneak irakurketa kluba izeneko jarduera berreskuratuko du ikasturte berriaren hasierarekin. Proposamena formaziorako gune eta emakumeentzako jabekuntza eskolaren barne dago, kultura birdefinituz tituluko ildoaren barne. Aurtengo ikasturteko lehen saioa ostegunean egingo da, arratsaldeko seietatik zortzietara bitartean. Izen-emateak 10 euro balio du eta unibertsitarioek parte hartzeagatik kreditu bat eskuratu ahal izango dute.
Irakurketa klubeko partaideek lan egingo dute emakumeek egindako literatura ezagutzeko. Emakume idazle garrantzitsuen eta horien obren bidez literaturara hurbildu nahi dutenentzako gune aproposa eta irekia da hau. Ezagutuko dituzten idazleen artean, besteak beste, Jane Austen o Mary Shelly daude. Argibide gehiagorako, joan Izelaieta kaleko egoitzara edo deitu bertako 943 17 10 30 telefono zenbakira.
Lotutako albisteak
Lana ‘Sudergintza’ kooperatibak egingno du eta udarako prest izatea espero da
Eli Marín Gargalloren lana da eta ‘Martxoaren 8ko 'jardueren programaren azala izango da
Kanpainak maitasuna aldarrikatzen du, berdintasunezko harreman osasuntsu eta aberasgarriak izanda