Ostegunetik igandera gauzatuko dira aurtengo Mikologi Jardunaldiak
Ostegunetik igandera bitartean gauzatuko dira aurtengo Mikologi Jardunaldiak. Ekimenak XXI. Edizioa betetzen du aurtengoan. Egitarauari ostegunean emango zaio hasiera eta igandean amaiera. Herriko Mikologia Jardunaldien lehen eguna, azken edizioetako bideari jarraiki, kirolari dedikatuko zaio. Irekiera ekitaldia afaria izango da eta horretan Alfredo Diaz futbol entrenatzaileari omenaldia egingo zaio. Afaria herriko elkarte gastronomikoan egingo da, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera.
Ostiralean, Pablo Garcia Azkarate adituak ‘interes bereziko perretxikoak’ tituluko ikus-entzunezkoa ekarriko du Lobiano Kultur Gunera. Ekitaldia arratsaldeko zazpi eta erdietarako iragarrita dago. Larunbateko eguna, perretxiko eta onddoak biltzeko erabiliko da herriko eta inguruko mendietan zehar. Arratsaldean, Iñigo Urkia adituaren laguntzarekin bildutako aleak sailkatuko dira, hurrengo eguneko goizean erakusketa jartzeko.
Igandean aurtengo edizioari amaiera emango zaio. Jarduerarik garrantzitsuena goizeko erakusketa izango da, herriko plazan jarriko dena. Halaber, dastatze, eskulanak eta bestelako ekitaldiak ere izango dira. Aurtengo edizioko programa osorik eskaintzen dugu, azpiko informazio gehiagoko lasterbideari loturaren bidez.
Lotutako albisteak
Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza