Aste honetako zine-klubean -Naturaleza muerta- filma proiektatuko da

22.10.08
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak antolatutako zine-klubean “Naturaleza muerta” tituluko filma proiektatuko da bihar. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera egingo da. Filma Txinan ekoiztuta dago, Jia Zhang Kek zuzendu zuelarik 2006an. Zintak urtegi baten azpian geratu zen herri bateko bizilagunen istorioak kontatzen ditu. Filmak Veneziako zine jaialdia irabazi zuen 2006an, urrezko lehoia eskuratuz. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

Sinopsia

Fengjie Txinako herrixka bat zen, zeina Hiru Eztarri izeneko urtegiko uren azpian geratu zena. Bertako biztanleak, espresuki altxatako beste herri batera lekuz aldatu zituzten agintariek. Han Sanming izeneko meatzaria emaztearen bila joango zaio herrira, azken 16 urtetan ez baitu ikusi. Shen Hong erizaina senarraren bila arituko da, bi urte atzeragio etxetik atera zenez geroztik ez baitaki haren berririk…

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza