Artarraik ibilaldia egingo udalerriko mugarrietatik zehar

24.10.08
Gizartea

Artarrai mendi taldeak ibilaldia egingo du bihar udalerriko mugarrietatik zehar. Irteera nahi duen guztiarentzat zabalik dago eta parte hartzaileak Patxi plazan bilduko dira goizeko 8etan. Antolatzaileek adierazi dutenez ibilbidea erritmo lasaian eta sei bat ordutan edonork egiteko modukoa da, baldin eta oinezean sarri jarduten badu. Txango honetarako ez da ezer ordaindu behar, dena den antolatzaileek aldez aurretik apuntatzea gomendatu dute, parte hartzaileei Errekalden hamaiketakoa eskainiko baitiete eta taldearen kopurua ezagutzea komeni zaielako.

Udaleko basozain ikastaroko kideek bidea hainbat puntutan garbitu eta atondu dute

Txangoari ‘Mugarriz Mugarri’ izena jarri dioten, jabe ezberdinek lurrak edo mugak markatzeko erabiltzen diren harriei ematen zaien izena erabilita. Edukiari soilik begiratuz gero, Ermua nahiko txikia da 6,49 Km2 besterik ez baititu. Inguratzen gaituzten guztiek are handiagoak dira tamainaz.

Hori horrela, txikitxoa izatean aukera ematen du ibilbide osoa egun bakar batean egiteko, herrian ditugun baserri bakanak bisitatuz eta gure mugak Mallabia, Zaldibar edo Eibarrekiko markatzen dituzten mugarriaz ezagutuz. Ibilbide honetan Urko mendi gainera ere igoko da, gure lurraldean dugun mendirik garaienera, nahiz eta bere tontorra Eibarko lurretan duen.

Ibilbidea ondokoa da: Sallabente, Eitza, Telleria eta Ureta baseriak, 634 errepidea eta TVA enpresa, Mallamendi, kanposantua, Errekalde, Urko gaina, Hirumugarre (721 m), Urko (791 m), Elorreta goikoa, Karia eta Sallabente.

Argazki panoramikoan Ermuaren mugak eta jarrraituko den ibilbidea

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza