Musikaldiak bigarren asteko emanaldiei ekingo die gaur

24.10.08
Kultura eta Gazteria

2008ko Musikaldiak aurrera jarraituko du gaur ekiten dugun asteburuan. Gaur gauean Bilboko Orkestra Sinfonikoko metalezko boskoteak emanaldia eskainiko du, Lobiano Kulturgunean gaueko hamarrak eta laurdenetan. Sarrerak bost euro balio du eta eguerdira bitartean kultura alorrean eros daiteke edo, bestela, sarreran bertan. Lekua mugatua da. Musikaldiak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa dauka.

Gaurko eta biharko egitarauen xehetasunak

Metalezko boskote hau 2000. urtean sortu zen Bilboko Orkestra Sinfonikoaren hainbat musikarik elkartu eta gero. Bere helburu nagusia metalezko boskotearentzako prestatutako errepertorio zabala ezagutaraztea eta beraien musika tresnek duten aukera melodikoak, birtuosoak, eta soinu koloretsuak erakustea da. Taldeko kideak ondokoak dira: Javier Forner (tronpa); Miguel Angel Torres (tronpeta); Esther López (tronpeta); Javier Gonzalo (tronboi) eta Andrew Kenneth (Tuba). Musikariek autore ezberdinen sei pieza joko dituzte: Errenazimenduko dantzak (Susato); Die Bankelsängelieder (ezezaguna), Fancies, toys and dreams (Farnaby); West Side Story (Bernstein), Quintaesential (Gershwin) eta West Side Story obrako bigarren zati bat (Bernstein).

Bihar amanera emango zaio aurtengo programari. Biharko emanaldian, ’Callas omenduz’ izeneko proposamena ikusi ahal izango dugu. Ikuskizuna interpretatzaile handi horren bizitzan eginiko ibilia da, bere opera-interpretaziorik aipagarrienak karakterizatuz eta dramatizatuz. Errezitaldi honetan opera-kantariaren biografiako unerik garrantzitsuenen errepasoa egingo du Pilar Tejero sopranoak. Bere ahotsa zoragarriaz, Turandot, El barbero de Sevilla, Carmen, La sonámbula, Tosca edo La Gioconda bezalako opera ezagunak interpretatuko ditu, pianoan Celia Laguna izango duelarik.

Musikaldiaren programa osorik eskaintzen dugu pdf formatuan, informazio gehiago izeneko lasterbideari lotura eginik.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu