Jendetza bildu zen larunbatean herriko mugetatik zehar mendi ibilaldia egiteko
Jendetza bildu zen larunbatean herriko mugetatik zehar mendi ibilaldia egiteko. Ekimena Artarrai mendi taldeak antolatu zuen, izurgarrizko arrakasta eta erantzun ezinhobea lortz. Izan ere, 162 lagun bildu ziren larunbatean herriko mugetatik ibilaldia egiteko. Hori bai, modu lasai eta sei ordutan gutxi gorabehera. Mendizale taldea oso zabala eta anitza izan zen, haur, gazte nahi gizon eta emakumeek batu baitziren. Eguraldia lagun izan zuten, eguzkiak ere horrelako jai polita galtzerik nahi izan ez zuelako. Eguna fresko argitu bazuen ere, behe-lainoa altxa eta eguzkia berotzen hasi zenean, giroa ezin hobea izan zen mendian ibiltzeko. Taldeak antolatzaileen eskutik hamaiketakoa egin izan zuen Berano Errekalden. Bertara Alboka musika eskolako trikilari taldea ere joan zen, festari are alaitasun eta kolore gehiago emateko. Parte hartzaile guztiek primeran pasatu zuten eta, jada, asko dira hurrengoaren zain daudenak.
Jendeak ederto pasa zuenaren frogagiri gisa, Artarrai taldeak utzi dizkigun argazkiak eskaintzen ditugu ondoren. argazkiok, jada, taldearen blogean ere jarri dituzte.
Lotutako albisteak
Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza

