Lobianon ingurumenari buruzko erakusketa tematikoa jarri da

31.10.08
Ingurumena

Udal ingurumen alorrak ingurumenari buruzko erakusketa tematikoa ekarri du herriko ikastetxeentzat Lobiano Kultur Gunera. Erakusketa hori hainbat panelek eta materialek osatzen dute. Paneletan gure kostaldeko ekosistemaren ezaugarriak jasotzen dira, esate baterako geologi, landare eta animalienak. Horrez gain, gizakiok egiten ditugun hainbat jarduerek naturan duten eraginaren inguruko informazioa ere jasotzen duten, esate baterako arrainen gehiegizko ustiapena edo isurketak. Erakusketa Lobiano jarrita dago eta bertaraino herriko ikastetxeetako ikasle taldeak hurbiltzen ari dira. Saio horiek hitzartuak dira eta teknikari batek gidatzen ditu.

Herriko ikastetxeetako ikasleek gai horiek guztiak gelan ere lantzen ari dira. Hemendik aste gutxi barru, teoriatik praktikarako jauzia egingo dute, urteroko txangoa eginez Debako santiago hondartzara. Txango horretara Eusko Trenbideko trenean joango dira. Panel interaktibo horietan kostaldeko zonalde babestuen, arriskutsuen, edota berezien berri ematen da. Horrekin batera ere, gure inguruko hainbat hondartzetatik ekarritako areak ere ikusgai daude, bertako fosilekin batera.

Erakusketa hau asteburu honetan ikusgai izanen da herritar ororentzat. Erakusketa larunbat eta igandean bisitatu ahal izango delarik, 12etatik ordu 2etara bitartean eta arratsaldez 6etatik 8etara bitartean. Erakusketa zabalik mantenduko da azaroaren 5era arte, hori barne.

dasfasdf dasfasdf

Lotutako albisteak

Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
04.11.25
Kaltxangoko biribilgunean hasi da deskontaminazio pasiboko proiektu pilotua

Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da
Imagen
29.10.25
I Energia Eguna: ekintza eta parte-hartzea, energia eraldatzeko

Santa Ana auzoan gauzatu zen jardunaldia Klima eta Energiaren 2025 Astearen baitan