Eskolabarrik jasangarritasunaren agiria jaso du, eskolako Agenda 21 programan

05.11.08
Hezkuntza

Eskolabarri ikastetxeak aipamen berezia jaso berri du, jasangarritasunaren aldeko bere jarrera eta ekarpenagatik. Aipamen hori Eskolako Agenda 21 proiektuaren barne etorri zaio. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Ingurumeneko sailek publikoki aitortzen dute HLHIP Eskolabarri “Eskola jasangarri” gisa. Horrela agertzen da ikastetxeak jasotako eskutitzean. Horretan esaten denez eskolako “kide eta ikasleek jasangarritasunaren alde egiten dituzten lanak eta gauzatzen dituzten ekintzengatik”. Ikastetxeak egun gutxi barru bandera eta plaka bat jasoko du ikastegiak baliabideak egokiro erabiltzeko eta horiek iraunarazteko duen konpromisoaren lekuko.

Ikastetxeak aurten Eskolako bere Agenda 21 egiteko proiektua aurkeztu du, zeinaren ebaluazioa aintzat eta positibotzat jo den. Taldeak memoria bat prestatu du eguneroko jarduna zehaztuz eta hainbat hobekuntza proposamenak definituz. Lan horretan ingurumenari buruzko ezagutzak nahiz eduki pedagogikoak berraztertu dituzte, baita biziklatze, berrerabiltze edo beharrezko ez diren kontsumoak arrazoizkoago eta gutxitzeko erabakiak, horiek doituz eta areagotuz.

Birziklatu eta berrerabiltzeaz gain, kontsumoa gutxitu eta hori kontrolatzeko neurriak dituzte

Proposatu dituzten neurrien artean, besteak beste, ondokoak daude: paper guztia birziklatua izatea –fotokopietarako nahiz lanerako-, fotokopiak hotzean egiteko sistema izatea energiaren kontsumoa murrizteko, edo eraikuntzako instalaziotan –gela, komun, eta abarretan- egiten diren ur, berogailu eta argindarraren kontsumoak kontrolatzea.

Ikastetxeko ordezkariek astelehenean jaso zuen aipatu egiaztagiria. EJko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailek ekitaldia ofiziala egin zuen Busturiako Madariaga Dorrean eta Eskolabarriko kideek bertan izan ziren. Egun gutxi barri kolore berdedun sei metroko luzera duen bandera jasoko dute ikastetxean, zeina eraikinaren fatxadan zintzilikatuko duten.

Eskolako Agenda 21 proiektuan 128 herritako 465 ikastetxe daude

Eskolako Agenda 21 proiektuan Erkidegoko 128 udalerritako 465 ikastetxek hartzen dute. Aurten jasangarritasunaren ziurtagiri eta sariak jaso duten ikastetxeak 25 izan dira. Ziurtagiriak Hezkuntza eta Ingurumen sailburuordeek banatu dituzte.

Saria jasotzera joan zen taldea. Hori zuzendaritza taldekoek, irakasle, ikasle, guraso, alorreko zinegotzi M. Ardanza eta Eskola 21 Agenda programako teknikariak osatzen zuten

Lotutako albisteak

Imagen
Ermuko Haurren Kontseiluaren aldarrikapen ibilaldiaren kartela | Cartel de la caminata reivindicativa del Consejo de la Infancia de Ermua
30.04.25
"Zure txakurra gustatzen zaigu, bere kaka ez!"

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena
Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren
Imagen
15.04.25
Udalak euskara sustatzeko aurtengo dirulaguntza lerroak zabaldu berri ditu

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago