Asteko zine-klubean –Lejos de ella- proiektatuko da

12.11.08
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak aurrera jarraituko du azaroko emanaldiekin. Azaroko zine-klubeko emanaldiak zine kanadarrari dedikatuta daude. Bihar “Lejos de ella” proiektatuko da. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera egingo da. Filma Kanadiarra da, eta Sarah Polleyk idatzi eta zuzendu du. Zinta drama erromantikoaren generoan txertatzen da, eta 110 minutu irauten ditu. Aktoreetariko batzuk, besteak beste, ondorengoak dira: Julie Christie, Gordon Pinset, Olympia Dukakis, Wendy Crewson, Kristen Thomson eta Michael Murphy. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

Sinopsia

Fiona (Julie Christie) eta Grant (Gordon Pinsent) senar-emateak dira orain dela urte asko. Bizitzan zehar une zailak elkarrekin pasa dituzte. Egun elkarbizitza lasai eta erosoa gozatzen dute, merezitakoa. Nolanahi ere, bizi duten egonkortasun hori desagertu egingo zaie Fionak memoria galtzen hasten denean. Deskuiduak gero eta sarriago gertatuko dira. Horren aurrean, Fionak erresidentzia batera eraman dezatela nahi du. Une horretatik aurrera, Graten unibertso osoa behera etorriko da. Hau ere, bizitza berri baten murgildu.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza