Santa Zeziliak musika kaleratuko du

20.11.08
Gizartea

Egutegiaren arabera aste honetan Santa Zezilia eguna izango da, hain zuzen ere datorren larunbatean, hilak 22an. Hori horrela eta Zezilia musikarien eta zaletu guztien zaindaria denez gero, gure herrian hainbat jarduera izango ditugu gaurtik hasi eta larunbatera bitartean.

Lehenengoa gaur bertan egingo da, Alboka Musika eskolako ikasleek kalejiran aterako baitira arratsaldeko seietatik aurrera. Bihar kontzertu eta jaialdia egingo da Santiago Apostoluaren parrokian, gaueko hamarretatik aurrera. Horretan parte hartuko dute Txindurri Dantza taldeak eta Alboka Musika Eskolak, Pispillu eta Alboka abesbatzek eta banda txikiko kideek.

Larunbatean, lekukoa Irulitxa fanfarreko kideek hartuko dute. Hauek kalejiran irtengo dira herriko bazter guztiak alaitzeko arratsaldeko seietatik aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza