Ermuan Kantuan- egitasmoak bere lehen urteurrena beteko

28.11.08
Gizartea

"Ermuan Kantuan" izeneko egitasmoak bere lehen urteurrena betetzen du. Hori horrela hile honetako ekitaldia berezia izango da. Bihar eguerdiko kalejiraz gain, parte hartzen eta horretara batu nahi duten guztiek mahai baten ingurura bilduko dira bazkaltzeko. Bazkaria Txalaparte elkartearen egoitza berrian izango da, arratsaldeko ordu bi eta erdietatik aurrera. Euskal Birusa Euskara elkarteak antolatzen du eta prezioa 10 eurokoa da.

Kantua bera eta kantu zaletasuna sustatzeko helburua duen ekimen hau ederto hartu dugu ermuarrok. Honen bitartez antzinako zein gaur egungo kantuen inguruan, adin guztietako ermuarrak kalean bildu eta une gozagarriak pasatzeko aukera eskaini nahi izan da. Eta xede hori bete dela esan dezakegu, ekimena oso errotuta baitago, hamabi hilabeteren bueltan. Abestiak, kulturaren beste zenbait arlok bezala, hizkuntzaren transmisioan duten garrantzia ukaezina da. Zentzu honetan, Euskal Birusa Kultur elkarteak beste ekarpen berri bat egin du kultura parte-hartzailea bultzatuz, gure herriko kaleak alaitu eta ermuarren arteko harremanak sendotzeko.

Aurreko hileetan egin zen bezala, biharko larunbat eguerdiz ere, taldea kalerik kale, abestera plazatik aterako da. Ordu eta erdiz, 12:30etatik 14:00etara, abestea gustuko izatea komunean duten ermuarrak, soinujole pare batez lagundurik, herriko kaleetan ibiliko dira, hainbat lekutan geldialdiak egin eta zenbat kantu abestuz. Abeslariei laguntzeko asmoz "Ermuan Kantuan" kantu liburuxka argitaratu da aurten.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik