Zine-klubak dokumentalei dedikaturiko zikloa hasiko du gaur

04.12.08
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak abenduko emanaldiei hasiera emango die gaur. Datozen asteetako zine-klubeko emanaldiak dokumentalei dedikatuko zaizkio. Gaur “Vivir la utopia” izenekoa proiektatuko da. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean egingo da, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera. Lana Espainiako Telebista Katearena da, eta Juan Gamerok zuzendu du. 1997an grabatu zen eta 95 minutu irauten ditu. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

Hainbat datu

“Vivir la Utopia” Juan Gamerok zuzendutako dokumentala da, non Espainian izandako esperientzia anarkista kontatzen duen. Esperientzia horrek erabat eraldatu zituen orduko gizartearen egiturak eta nagusiki zonalde errepublikarrekoak 1936-1939 bitartean izandako guda zibilean.

Dokumentalak guda horretatik bizirik atera ziren hogeita hamar pertsonei egindako elkarrizketak biltzen ditu. Horien guztien testigantzak orduan egindako gizarte iraultza eraikitzailea agertzen du eta Espainian jasandako mugimendu askatzaile aurrekari historikoak.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza