Imagen
Etxeko olioa biltzeko eguna astebete atzeratuko da
05.12.08
Ingurumena
Debabarrena Mankomunitateak aditzera eman duenez etxeetan erabilitako olioa biltzeko eguna aldatu egingo du abenduan, ohiko bigarren astelehen horia jaiegun batean tokatuko delako. Mankomunitateak etxeetan erabilitako olio eta hondakin arriskutsuak jasotzeko egun gisa, hileko bigarren astelehena ezarrita du. Normalean zerbitzua programatu bezala egiten da, bilketa aldez aurretik adierazitako leku eta egunetan eginez. Hurrengo astean, aldiz, ezin izango da horrela egin ezarritako eguna jaieguna izango delako, Sortzez Garbiaren eguna, hain zuzen ere. Hori dela eta, bilketa zortzi egun berenduago egingo da, hau da abenduaren 15ean. Bilketa leku eta orduak bere horretan mantenduko dira eta, ondokoak direla gogorarazten dugu:
- Gipuzkoa Etorbidearen 21. eraikinaren aurrean: goizeko 9etatik 10etara bitartean.
- Probaleku plazaren 3an, goizeko 10etatik arratsaldeko ordu 1era bitartean.
Lotutako albisteak
Imagen
21.10.26
Energia Egunaren bigarren edizioa ospatuko dugu Ermuan
Urriaren 24ko larunbatean, Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunean
Urriaren 24ko larunbatean, Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunean
Imagen
11.09.26
Imagen
20.07.26
Ikastetxeek positibotzat jo dituzte ingurumen-hezkuntzako tailerrak, ikasturtea bukatzeanan
Jarduerek ingurunearekiko interesa pizten, sentiberatasuna areagotzen eta talde-lana indartze dutela deritzate
Jarduerek ingurunearekiko interesa pizten, sentiberatasuna areagotzen eta talde-lana indartze dutela deritzate