Erakusleiho bizidunak, toki merkataritza bizidunaren adierazgarri

10.12.08
Gizartea

Datozen egunetan Ermuko merkatarien elkarte bietako denda askok beren erakusleihoak aldatu eta jantziko dituzte. Horiei bizia emango diote, mugimendua duten mekanismoak erabiliz. Horretarako elkarlanean dihardute EME eta Merkatyu Plazako elkarteek. Egitasmoaren xedea da, erakusleiho erakargarri eta dibertigarriak edukitzea eguberriko kanpainari begira, kaleetan dabiltzanak zeri begiratu izan dezaten. Hori horrela, erakusleiho bizidunak izango ditugu, mugimendua sortuko duten mekanismoak erabiliko baitira.

Aipatu bi elkarteek ekimen berritzaile hori udal honen laguntzarekin martxan jarriko dute, herriko merkataritza biziberritzeko plan bereziaren, PERCO delakoaren barne. Plan horrek merkataritza indartzeko lan ildo ezberdinak proposatzen ditu eta horien artean aipatu behar dira ondorengoak: alorreko profesionalen asoziazionismoa sustatu eta indartzea” eta “Ermuak merkataritzan, zerbitzu eta aisialdian dituen aukerak komunikazio akzioen bidez ezagutzera ematea”. Ekimen honek aipaturiko helburuekin bete betean bat dator, ditugun elkarte biekin lankidetzan gauzatzen delako eta herria merkataritza gune erakargarri eta modernoa dela azpimarratu nahi duelako.

Erakusleihoak janzteko Frantziatik beren beregi ekarritako makineri berezia erabiliko da, zeinari esker objektuei mugimendua ematen dien. Makineria hori jartzeko eta muntaiak egiten laguntzeko lau teknikari frantziar etorri zaizkigu gurera, zeintzuek ostiralera bitartean izango diren gure artean. Teknikariok establezimendu bakoitzean muntaia prestatzen lagunduko dute, dendaren irudi profesional eta dibertigarria transmititzeko.

40 erakusleiho bizidun, toki merkataritza bizi eta profesionalaren adierazgarri

Ekintza berezi honekin beren etorkizunaren aldeko apustua egiten dute Ermuko dendek, kolokan dugun egoera ekonomikoari aurre egiteko eta eguberritan ohikoak diren apaingarriez haratago joanez. Horren bidez, kale eta erakusleihoak aisialdi gune dibertigarriak izan daitezela lortu nahi dute, eta, bidez batez, erosleek faborea ere eskuratu. Dendariek herritarrei agertu nahi digute, toki merkataritza ekonomi egoerarengatik larri badago ere, profesionala dela eta bizirik dagoela, nahiz eta gu guztion laguntza eta babesa behar duen aurrera jarraitzeko. Guztira berrogei denda izango dira hemendik ostiralera beren erakusleihoak apainduko dituzten dendariek.

Aurtengo Gabon eta Eguberri jaietan, inoiz baino gehiago, dibertitu erosi Ermuko kaleetan horrela bertako merkatariei aurrera egiten lagunduko baitiezu. Merkataritzak bizia eta dinamismoa dakar gure kaleetara, azken baten garapen sozial eta ekonomikoa. Ez dezagun balio sozial hori galtzen utzi.

Erakusleiho batean Osmako baso koloretsua erreproduzitzen saiatu dira, iratxo eta guzti. Makineria elektrikoak eta hariaren bidez mugimendua ematen zaie iratxo eta kopiñei, konposizio erakargarriaz eginez

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du