2009rako negoziazio kolektiboaren helburuak Ermuan eztabaidatu ditu UGT-k

10.12.08
Gizartea

UGT Euskadi sindikatuko hirurogeita hamar bat ordezkari Ermura bildu dira gaur ekintza sindikaleko jardunaldi batean. Ekitaldia Lobiano Kultur Gunean gauzatu da eta horren buru izan dira UGT Euskadiko idazkari nagusia, Damaso Casado, ekintza sindikaleko arduraduna, Pilar Collantes, eta konfederazioko arduraduna, Tony Ferrer. Sindikatuak 2008ko negoziazio kolektiboaren balantzea egin du eta 2009rako ikuspu eta lehentasunak azaldu dizkie ordezkariei.

Bildutakoek egungo ekonomiaren egoerari buruz eta enplegu-erregulazioko espedienteei buruzko hausnarketa ere egin du. Horren inguruan hitz egiteko bertan izan da Jesus Mari Fernandez, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantzako teknikaria. Jardunaldia irekitzen herriko alkate Carlos Totorika izan da eta, horri amaiera ematen, Ekonomi Sustapen, enplegu eta trebakuntzako zinegotzi den, Jose Luis Araujo. Jardunaldia amaitu ondoren, taldea bazkaltzera joan da.

Ezkerretik hasita Tony Ferrer, Carlos Totorika, Dámaso Casado eta Eduardo Markina Ordezkariek arretaz jarraitu dituzte balantze eta azalpenak

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz