Gabon-argiak piztuko ditu gaur Ermuak
Ermuko Udalak gaur arratsaldean piztuko ditu herriko kaleetan jarritako gabon-argiak. Gabon-argi horiek hilabetez mantenduko dira, urtarrilaren 11ra bitartean. Aurtengoan ere, udalak gabon-argien energia kontsumoa murriztearen aldeko apustua egin du, ingurumen arrazoi eta irizpide ekonomikoei jarraiki, krisialdi sakonean baikaude.
Xede hori lortzeko gure udalak hainbat erabaki hartu eta gauzatu ditu, batetik, energia kontsumoaren efizientzia gehitu eta, bestetik, argiak pizturik egongo diren ordu eta egunak gutxituko ditu. Udal hirigintza eta ingurumen alorrek kalkulatu dutenez, orain bi urte gastatutakoarekin alderatuz gero energiaren %38 aurreztea espero dute neurri horiekin. Energia kontsumoa murrizteaz gain, gehiagorik ez kontsumitzeak beste onura bat ere ekarriko duela espero dute. Kontsumo gutxiago horri esker atmosferara CO2 gasaren 11 tona eta erdi ez baitira isuriko baitu. Hau da, 2006an baino 11,5 tona gutxiago, eta iaz baino bat eta erdi gutxiago. Dioxidozko karbono gas hori, berotegi-efektuaren arrazoi nagusitzat jotzen da. Gure udala konprometiturik dago TokiAgenda21 ekimenarekin eta udalerriaren jasangarritasunerako jarduera planarekin.
2006. urtearekin alderatuz, energia aurrezteko hartu diren neurrien zerrenda
- Argiak piztuta egongo diren orduak erdira murriztuko dira. 2006an esterako, argiak 14 ordu piztuta edukitzen ziren, aurten soilik 7 ordu mantenduko dira.
- Egunero argiak pizteko ordutegia ondokoa izango da: Arratsaldeko 6etatik goizaldeko ordu 01:00etara bitartean.
- Orduen murrizketa horri esker, kontsumoan ere 24.000 KW jaistea espero da.
- Ordu eta energia kontsumo murrizketa horri esker, atmosferara CO2 gasaren 11,5 tona isurtzea ekidingo da
- Energia aurrezteko xedez, argiak pizturik edukitzeko orduak murriztu egingo dira, ondokoaren arabera: li>Lan egun arruntetan argiak egunean 7 orduz piztuko dira, aurreko urteetan argiak mantendutako 14 orduen aldean.
- Egun bereziak: abenduaren 24, 25, 26, 27 eta 31, eta 2009ko urtarrilaren 1, 2, 3 eta 5a). Egun horietan argiak ez dira itzaliko eta gau guztian mantenduko dira. Hots, arratsaldeko seietatik hurrengo jardunaldiko 8ak bitartean.
- Horrez gain, argien materialean egin den inbertsioa ere kontutan hartu behar da.
Lotutako albisteak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko