Esklerosi aninkoitzari buruzko hitzaldia Lobianon

12.12.08
Gizartea

“Eugenia Epalza” Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioak hitzaldi informatiboa egingo du Ermuan datorren astean. Hitzaldi hori Lobiano Kultur Gunean izango da datorren astearteko –abenduaren 16ko- arratsaldeko 5etatik aurrera.

Esklerosi anizkoitzaren inguruko datuak eta kopuruak

Esklerosi anizkoitza nerbio-sistema zentraleko (NSZ) gaixotasuna da. Horrek bi zati nagusi ditu, batetik burmuina eta bestetik bizkarrezur-muina. NSZko nerbio-zuntzak estali eta babesteko proteinaz eta gantzez osaturiko osagaia dago, mielina deritzana. Substantzia horrek inpultso elektrikoak garraiatzen laguntzen du nerbio-zuntzetatik.

Esklerosi anizkoitzean mielina hori galdu egiten da, nerbioek burmuineraino inpultso elektrikoak garraiatzeko gaitasuna galtzen dutelarik, sintomak agertuz. Dena den, mielinan jasandako kalte hori zorionez hainbatean gainditu bere onera bueltatu daiteke. Esklerosia ez da kutsatzen, ez da herentziaz bidez jasotzen eta ez da ere hilgarria izaten.

Euskadin dauden datuen arabera gaixotasun hau duten pertsonak bi mila (2000) dira eta Espainian hogeita hamabost mila bat.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza