-Aldapa Sortaldean- eraikitako BO 58 etxebizitzen giltzak entregatzeko ekitaldia
Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailak asteazkenean inauguratuko ditu “Aldapa Sortaldean eraikitako Babes Ofizialeko 58 etxebizitzak. Inaugurazio eta giltzak banatzeko ekitaldia arratsaldeko ordu batetan egingo da eta horretan parte hartuko dute Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailburu Javier Madrazok eta herriko alkate Carlos Totorikak. Ekitaldi horretan etxebizitzen esleipendun izatea egokitu zaie perstonei giltzak banatuko zaizkie. Esleipendunek eskutitz bana jasotzen ari dira azken egunetan, non horren berri eman eta bertaratu daitezela eskatzen zaien.
Etxadi berri hori Aldapa Sortaldea 09-2 Exekuzio Unitate izenaz ezaguna da. Bertan araubide orokorreko eta Babes Ofizialeko berrogeita hamazortzi (58) Etxebizitza eta horiei dagozkien trastelekuak altxatu dira. Eraikuntza 3641 metro karratuko lur-sailean egin da eta exekuzio hori ‘Amenabar’ enpresak egin du. Obraren kostua 5.577.725 eurokoa izan da. Etxebizitzak uda aurretik amaituta daude, noiz entregatuko zain.
Lotutako albisteak
Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke