Jaiotza ikusgarria dago Merkatu plazan

15.12.08
Gizartea

Merkatu plazako merkatarien elkarteak aurtengoan ere jaiotza ikusgarria jarri du aretoan. Muntaiak hogeita hamasei metro karratu ditu eta merkataritza gunearen erdian dago jarrita. Aurtengoan muntaia Bilboko Justo eta Pastor jaiotzazaleen elkarteak egin du. Jaiotza horri mugimendua duten figura mekanikoak eta ura duen errekastoa ere jarri zaio. Jaiotza hori ikusgai mantenduko da datorren urtarrilaren 6a –errege Magoen egunera- bitartean. Jaiotza bisitatzea doan da eta hori merkatua zabalik dagoen ordutegian bisitatu daiteke.

Aurtengoan, jaiotzaren jarraipena nolabait kolokan egon da, ardura hori gain harturik zuen merkatariak erretiroa hartu baitu, Nolanahi ere, merkatariek jarraipenaren aldeko apustua egin dute, jakitun baitira hori oso erakargarria dela ume nahiz helduentzat eta jende asko erakartzen duela. Horregatik, merkatariek plaza kanpora jo dute laguntza tekniko bila, ekimenari jarraipena emateko, horrek bertan saltzen diren produktu eta zerbitzuei balioa eransten dietelakoan.

Jaiotza antolatzeren enkargua erronka izan da Justo eta Pastor jaiotzazaleen elkarterentzat, haren tamaina oso handia delako. Horrez gain, ahalegin handiagoa egin behar izan dute jaiotzaren perspektiba eta elementuen sakonera zaintzeko, jaiotza lau puntu kardinaletatik ikus baitaiteke. Eta baita ere, merkatu plazako bigarren solairutik ere. Zailtasun tekniko horiek guztiei dotoretasunez aurre egin diete, eta emaitza ikusgarria da. Hortaz, lan txukuna ikusteko aukera dugunez, aprobetxa dezagun.

Aurten merkatu plazan jarritako jaiotzaren argazkia Jaiotza osatzen duten elementuetako baten xehetasunaren argazkia

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu