Erakunde eta herritarren atsegintasuna nagusi, Aldapan Babes Ofizialeko 58 etxebizitza entregatzeko ekitaldian
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailak eta gure udalak atsegintasunez entregatu dituzte gaur arratsaldean Aldapa kalean eraikitako Babes Ofizialeko 58 etxebizitza. Javier Madrazo sailburua eta Carlos Totorika alkatea izan dira esleipendunei giltzak entregatzeko ekitaldi horren buruak. Madrazok aditzera eman duenez, ekimen honen bitartez posible egiten da “etxebizitza duina, kalitatezkoa eta eraikitze kostuari dagokionez arrazoizko prezioan behar duten pertsonek hori eskuratu dezatela”. Nolanahi ere, gaurkoa beste etapa bat dela adierazi du, “Etxebiden inskribatutako ermuarrek oraindik eskaria badagoela erakusten baitute. Hori horrela, lanean eta lankidetzan jarraitu beharra dagoela” azpimarratu du.
Herriko alkatea ere pozarren agertu da etxebizitza berriak entregatzearekin, “gure udalaren xedeetako bat herrian dagoen etxebizitza beharrari konponbidea ematea dela” adierazi duelarik. Izan ere, gobernu taldea jada lanean da sustapen berriak errealitatea bihurtzeko eta aurreikusita du laguntzak eskatzea eta hitzarmen berriak sinatzea babes ofizialeko eta gazteei errentan emateko etxebizitza gehiago eraikitzeko gure herrian. Aurreikusi eta lantzen hasitako proiektuen artean ondoko hauek ditugu, bere kokapenaren arabera izentzen ditugularik: Olañeta (!( BOE); Lomiño (47 BOE) eta Abeletxe (70-80 AZA-Alokatzeko Zuzkidura Alojamenduak).
Segidan agintariek esleipendunei opari-zorro bana eman diete. Hori amaitu ondoren, eraikinean sustapen espedientearen datuak eta urtea adierazten dituen plaka estalgabetu dute. Jarraian, etxebizitzetako batera igo dira herriko zinegotzi eta bulego teknikoko lankideekin batera, horiek ikusi eta bisitatzeko.
Etxebizitzen ezaugarriak
Azalera-eskubidean salmentarako 58 Babes Ofizialeko Etxebizitza dira, 2006ko irailean Ermuan erroldaturiko pertsonen artean zozketatutakoak. Eraikin berria Aldapa kalean kokatuta dago, bost atari ditu eta horiek 21etik 29ra bitarteko zenbakiak daramatzate. Etxebizitzak 41,5 eta 93 metro koadro bitarteko azalera –kasuan kasu- dute. Guztiak prest eta jantzita dagoen sukaldea, jan-egongela, bainugela, garbigela, eta beren tamainaren arabera logela bat, bi, hiru edo lau dituzte. Gehienak hiru logelatakoak dira, hain zuzen ere hogeita hamar etxe. Horri loturiko trasteleku eta garajea ere badute guztiek. Horren gain, hiru etxebizitza mugitzeko urritasunak dituzten pertsonentzat egokituta daude. Energia aurrezteko elementuak ere badituzte, esterako eguzki-panelak eta isolamendu termikoa. Etxebizitzon jabeek horien eskriturak egingo dituzte notaritzan gaur arratsaldetik ostiralera bitartean.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua