Zine-klubak dokumentalen zikloarekin aurrera jarraituko
Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak abenduko emanaldiekin aurrera jarraituko du bihar. Hile honetako emanaldiak dokumentalei dedikatuko zaizkio. Bihar “Sanfermines 78” izenekoa proiektatuko da. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean egingo da, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.
Sinopsia
Lanak 78. urteko San Fermin jaietan gertatutako istilu larriak gogora ekartzen ditu. Urte hartan Irunako jaiak bertan behera utzi ziren, kaleetan hamaika istilu izan eta German Rodriguez gaztea tirokaturik hil ondoren. Dokumentala Juan Gautier eta Jose Angel Jimenezek zuzendu dute, Produkzioa Guayabera enpresarena delarik. Lanak gertakizun eta egun tragiko haietako irudiak eta lekukoen testigantzak biltzen ditu. Irudietako batzuk balio handia dute, polizia zezen-plazara sartu izan zeneko irudiak bezala, RTVE telebistako artxiboetatik desagertu eta hainbat urtez galdurik izan ostean berreskuratuak izan baitira.
Inoiz ez da jakin izan nork eman zuen zezen plazan sartzeko agindua, ez eta nork tirokatu eta erail zuen German. Ikerketak ez zuen inoiz argitu. Germanen erailketa, oraindik argitu eta zigortu gabekoa da.
Lotutako albisteak
Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza