Herriko odol-emaileentzako urteko azken deia
Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko saioa antolatu du biharko, abenduaren 18ko ostegunerako. Deialdi hori aurtengo 2008ko azkena izango da, ez baita beririk izango urtarrilera artean. Nahi duten bizilagun guztiek odol eman ahal izango dute, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak herrira ekarriko duen unitate mugikorrean. Unitate hori elkarteko egoitzaren aurrean jarriko da, Bizkaia Etorbidean eta anbulatorio zaharraren aurrez aurre. Unitate Mugikor hori egun osoan Ermuan izango da eta odol-emateak goiz nahiz arratsaldean egin ahal izango dira. Goizeko ordutegia 9:15etatik ordu 2etara bitartekoa da eta, arratsaldekoa berriz, lau eta erdietatik gaueko bederatziak bitartekoa.
Deialdiaren berri jasotzeko, odol-emaileek etxean jasotzen dugun ohiko eskutitzaz gain, azken boladan sms mezu bana ere hartzen dugu gure eskuko telefonoetan.
Lotutako albisteak
Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza