Gabonetako diru-bilketa kanpaina berriari hasiera eman dio Caritasek

19.12.08
Gizartea

Ermua eta Mallabiko parrokietako Caritasek Gabonetako diru-bilketa kanpaina berriari hasiera eman dio. Elkarteak herri bietako etxebizitzetara eskutitz bana bidali du. Idatzi horretan urtean zehar egindako lana eta eskainitako laguntzaren berri ematen da. Halaber, herritarroi diru-laguntza eskatzen zaigu pertsona behartsuei laguntzeko xedez, aurrerakoetan bezala. Eskutitzak bigarren gutun-azal bat dakar, bertan pertsonek gure borondatezko emariak sar ditzagun. Barnean ere lurraldean ‘Ez baduzu bizi nahi Sozietate Anonimo batean, ingurukoak ezagutu eta entzun” titulua duen kanpainaren bi orrikoa ere sartu da. Emariak transferentzia bidez egin daitezke bertan adierazitako kontu zenbakira, edota gutun-azalean diru-kopuru bat sartu eta hori mezan edo parrokiako bulegoetan entregatuz.

Elkarteak adierazi duenez jaso dituen laguntzei esker hainbat proiektu abiarazi ahal izan ditu. Horien artean ondoko hauek daude: oinarrizko gizarte ekintza atalean 31 pertsona edo familiei laguntza eman zaie, horrez gaiz, gizarteratze heziketaren barne sukaldaritza eta jostun ikastaroak egin dira eta Ekorropa dendak aurrera darrai, non sortutako lanpostuak mantendu diren. Idatzian adierazten da gazta eta esnekien ekoizpena hobetzeko proiektuari laguntzeko xedez 4.345 euro erabili dituela Peru lurraldeko Ticllos herrian. Ekimen horretarako gure udalak 12.113 euro jarri ditu.

Caritasek iazko Gabonetako kanpainan Ermuan eta Mallabian 4.691 euro bildu zituen. Urtealdi ekonomiko horretako gastuak 12.778,95 euro izan dira eta diru-sarrerak berriz 15. 190,24 eurotakoak. 2007ko aurrekontu horren berri zehatza ere ematen dute, zenbakiak ondokoak direlarik:

Gastu eta diru-sarrerak
Gastuak Zenbatekoa Diru-sarrerak Zenbatekoa
Diru-laguntzak familiei 8.867,82 Gabonetako diru-bilketa 4.691,40
Pisuaren mantenua 1.340,42 Bestelako diru-bilketak 2.825,22
Sukaldaritza eta jostun ikastaroak 828,88 Emariak 2.151,15
Fotokopiak 1.287,59 Elizbarrutiko fondoak 3.235,00
Telefono gastuak 316,94 Diru-laguntzak 2.116,47
Joan-etorriak 137,30    
Guztira 12.778,95   15.019,47

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko