Urte honetako azken aukera -Ermuan Kantuan- ekimena gozatzeko

26.12.08
Gizartea

"Ermuan Kantuan" izeneko ekimena bihar aterako da eta urte honetako azken aldia izango da, kantua bera eta kantu zaletasuna sustatzeko helburua duen ekimenean. Adin guztietako ermuarrak aukera berri bat izango dute antzinako zein gaur egungo kantuen inguruan, kalean bildu eta une gozagarriak pasatzeko. Abestiak, kulturaren beste zenbait alorrek bezala, hizkuntzaren transmisioan duten garrantzia ukaezina da. Hori horrela, Euskal Birusa Kultur elkarte euskaltzaleak gonbite zabala luzatu parte-hartzea eskatuz, gure herriko kaleak alaitu eta ermuarren arteko harremanak sendotzeko.

Kultur proposamen honen helburuak hainbat dira. Alde batetik, lagun artean kantatzeko ohitura berreskuratzea eta bestetik, ohitura hori eta horren inguruan sortzen diren harremanak ermuarren artean euskararen erabilera areagotzeko erabiltzea. Agerikoak diren helburu nagusi horiez gain, "Ermuan kantuan" ekimenak, aukera emango du denontzako onuragarriak izango diren beste zenbait arlo indartzeko. Hala nola, belaunaldien arteko harremanak, kultur ondarearen kontserbazioa, komunitatekide sentimendua, kultura parte-hartzailea, ekimen kolektiboen balioa, kaleetako bizitasuna, kultura eta pertsonaren sozializazioa.Aurrekoetan bezala, kalejira ordu eta erdiz luzatuko da, 12:30etatik 14:00etara, abestea gustuko izatea komunean duten ermuarrak, soinujole pare batez lagundurik. Hitzordua larunbat honetan izango da 12:30etan, Orbe kardinalaren plazan.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza