Immigrazio zerbitzuak baliabide eta jardueren berri emateko hiru orrikoa argitaratu du

07.01.09
Gizartea

Udal immigrazio zerbitzuak hiru orrikoa argitaratu du herrian immigranteentzat ditugun baliabideak eta kolektibo horiekin gauzatzen ditugun jardueren berri emanez. Argitalpenak dioenez zeregin horrek hiru euskarri nagusi ditu: harrera, gizarteratzea eta sentsibilizazioa. Hiru aspektu horien baturak garapena ahalbidetzen die gure herrira etorri berri direnentzat. Zerbitzuak migrazio proiektu bakoitzari laguntzen dio, banakakoa nahiz taldekoa izan. Halaber, bitartekaritza sozial eta komunitarioa ere eskaintzen dielarik horrelakorik behar eta eskatzen duten etorkinei. Hiru orriko hori beheko informazio gehiagoko lasterbideari lotura eginez eskaintzen dizuegu.

Argitalpena orain aste batzuk aurkeztu zen, abenduan izandako Pertsona Immigranteen Nazioarteko egunean hain zuzen ere. Egun horretan Ermura etorritako atzerritarrek eta udaleko ordezkari eta teknikarien jardunaldi bat izan zuten Lobianon. Bertan Gizartekintza, Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza eta Nazioarteko Lankidetzarako zinegotziek 2008. urtean hasi eta garatutako jarduera eta egitarauak gogora ekartzeko ekitaldi horretan izan ziren. Agintariekin batera Inmigrazioko teknikari eta lankidea eta “Maloka” Kultur Bitartekaritzako Elkartekoa kideak ere bertan izan ziren.

Jardunaldi horretan bildutakoek orain artean egindako lanaren balorazioa egin zuten, gure herrian alor honetan egiten den lana hobetze aldera asmoak, jarduerak eta sentsibilitateak ere zeintzuk diren adieraziz eta jasoz.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza