2009ko Iñauteriak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa zabalik

07.01.09
Kultura eta Gazteria

Udal kultura sailak deitu du datorren edizioaren Inauteriak iragartzeko erabiliko duen kartel-lehiaketa. Lehiaketaren irabazleari 450 euroko saria emango zaio, eskudirutan. Zirriborroak sailaren bulegoetara eraman edo postaz bidali daitezke otsailaren 5era bitartean. Bertara eraman nahi dutenek, kontutan eduki dezatela bertako ordutegia goizeko bederatzietatik ordu bietara bitartekoa dela. Postaz bidaliz gero, jarri behar den helbidea ondokoa da: Komentukua kalea z/g, 48260 Ermua (Bizkaia).

Kartela egiteko teknika librea eta egileak berak aukeratzekoa da. Deialdia arautzen duten oinarrietan xedatutakoaren arabera, lanek neurri zehatz batzuk eduki behar dituzte. Tamainarik txikiena 42x30 cm dira eta handiena, berriz, 48x33 cm-ra artekoak. Gaiari dagokionez, autoreak erabaki behar du Inauteriak zein ikuspegitik landu, baina nahitaezkoa da, jai horren atalen bat adieraztea. Halaber, ‘Ermuko Inauteriak 2009’ esaldia agertzea ere, derrigorrezkoa da. Lanak euskarri zurrun batekin babestuak aurkeztu beharko dira, azalean 2009ko Inauteriak esaldia idatziz. Barnean, egilearen datuak jasotzen dituen txartela sartuko da.

2009ko otsailaren 6an kasurako bilduko den epaimahaiak irabazlea nor den erabaki eta haren izen-abizenak ezagutaraziko ditu. Epaimahaiak saririk ez emateko aukera du, baldin eta haien ustez mailarik izaten ez bada. Lehiaketan parte hartzeak, oinarriak onartzen direla esan nahi du. Oinarriei lotura egin diogu beheko ataleko informazio gehiago izeneko lasterbidearen bitartez.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu