Pintura Eskolako ikasleen lanak ikusgai daude Lobianon

08.01.09
Kultura eta Gazteria

Udal Pintura Eskolako ikasleen aurtengo ikasturteko lehen hiruhileko amaitu berrian pintatu dituzten lanak bildu eta ikusgai jarriko dira gaur arratsaldetik aurrera. Erakusketan eskolako haurrek nahiz pertsona helduek pintatutako koadro eta taulatxoak ikus daitezke, Lobiano Guneak dituen bi aretoetan. Erakusketa urtarrilaren 16ra bitartean egongo da zabalik. Hori bisitatzeko ordutegia ondokoa da; lan egunetan arratsaldeko 6etatik 8etara eta larunbat eta igandeetan 12etatik eguerdiko ordu 2etara eta arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean.

Haurren lanak erakusteko areto bat egokitu da. Horretan jarritako lanetan hiru atal berezitu daitezke. Lehenengoan inpresionismoaren mugimenduari eginiko hurbilketa dago, Sorollaren lanak Bilboko Arte Ederren museoan zeudela aprobetxatuz. Hori horrela, ikasle bakoitzak ekarritako argazki batean oinarriturik, argia nola tratatu behar den landu dute. Bigarren atalean munstro oso originalen diseinuak ikus daitezke. Hirugarren eta azkenean, naturaren behaketa eta hori irudikatzeko tekniketan oinarritutako margoak ikus daitezke. Marrazketari dedikaturiko azken atal horretan, bisitariek eskolan erabiltzen dituzten errepresentazio klasikoak ikusi ahal izango dituzte.

Helduen lanekin atondutako aretoan ere ikasleen lanak daude zintzilikaturik. Horien artean oleo eta akriliko tekniken bidez pintatutako koadroak daude. Eta baita ere, ikatzez, arkatzen eta tenperaz egindako irudi eta zirriborroak.

Ermuko Udal Pintura Eskolan 4 urtetik 16ra bitarteko 110 ume eta gazte daude matrikulatuta aurtengo ikasturtean. Horiek guztiak, zortzi taldeetan banatuta daude eta eskolak astelehenetik ostiralera bitartean izaten dituzte, Goienkalen dagoen ‘Lobiano kultur Gunea’ eraikinean. Pintura Eskolan bi irakasle ari dira jardunean: Rosa Basoa eta Natalia Arrieta, hain zuzen ere. Helduentzat ez dago inolako adin mugarik.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu