Kulturak hiru tailer antolatu ditu eta horietarako izen ematea zabaldu du

14.01.09
Kultura eta Gazteria

Udal kultura sailak zenbait tailer programatu ditu datozen hiru hilabeteetarako. Ekimena hamabost urtetik gorako herritar orori zuzendutako eskaintza zabala da. Alorrak proposamena foileto batera bildu du, zeina kaleratu eta aurkeztu berri duen. Argitalpenean Lobianon egingo diren eta espezialitate ezberdinetakoak diren hiru tailer planteatzen zaizkigu ermuarroi. Izen emateak zabalik daude, datorren 23ra edo dauden plazak bete artean.

Proposamen berrian aurretik harrera ona izan duten hainbat ikastaro berriz bildu dira. Lehena, eskulanen alorrekoa da eta horretan etxeko apaingarri txikiak berreskuratu eta egokitzeko teknikak ikastea proposatzen da. Ikastaroa urtarrilaren 26tik martxoaren 30era bitarteko astelehenetan gauzatuko da, iluntzeko zazpietatik bederatzietara bitartean. Bigarren tailerrak masajearen teknikak lantzen ikastekoa izango da. Hau asteartero egingo da, urtarrilaren 27an hasi eta martxoaren 31ra bitartean. Ordutegia berbera izanik. Hirugarren eta azkenaa, eskari handia izan ohi duen sabeleko dantza tailerra da. Ostegunetan egingo , urtarrilaren 29tik apirilaren 16ra bitartean.

Ikastaro horiek guztiak Lobianon emango dira, horietan izena emateko epea jada zabalik dagoelarik. Ikastaroetan izena emateko pertsona bakoitzak 40 euroko kuota ordaindu behar du. Nolanahi ere, ikasle eta langabetuek hobariak dituzte eta, izaera hori agiriez kreditatzen dituztenek, 25 € ordainduko dute. Tokiak mugatuak dira. Izen-emateak Lobiano Kultur guneko bulegoetan eta telefono bidez (943 708700) egin daitezke astelehenetik ostegunera, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00 bitartean. Ostiralean lan-jarduna jarraitukoa da eta bulegoa zabalik dago goizeko 11etatik arratsaldeko 3etara. Argibide eta zehaztasun gehiagorako informazio gehiago izeneko atalean jarri dugun foiletoa.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian
Imagen
22.12.25
‘El bar nuestro de cada día’ ikuskizuna Ermua Antzokian

Bakarrizketa musikala eta umorezkoa, ostiralean 20:30ean