Zine-klubak euskal zuzendari berriei dedikaturiko zikloa hasiko

14.01.09
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak aurtengo jarduera eta emanaldiei hasiera emango die bihar. Datozen asteetako zine-klubeko emanaldiak euskal zuzendari berriei dedikatuko zaizkie. Bihar “Los cronocrimenes” proiektatuko da. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera egingo da. Filma bertakoa da, eta Nacho Vigalondok idatzi eta zuzendu du. Zinta fikzio zientzia eta fantasiaren generoan txertatzen da. Aktoreetariko batzuk, besteak beste, ondorengoak dira: Karra Elejalde, Nacho Vigalondo, Barbara Goenaga eta Candela Fernandez. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

Sinopsia

Norbere buruarekin topatzeak, neurtu ezineko ondorioak ekarriko dituen hondamendien zerrendari hasiera emateak ekarriko du. Gizon batek emakume liraina ikusten du begi-orde batzuen bitartez eta harekin baso batean topo egiten saiatuko da. Bat-batean, eskuan artaziak eta aurpegia estalita daramatzan gizonak eraso egingo dio, atzetik. Onik atera eta ihes egitea lortzen du, baso erdian dagoen konplexu zientifikora ailegatuz. Bertan dagoen makinak, denboran ordu bete atzera eramango du. Ordutik aurrera misterioa erresolbitzen hasiko da… guztia korapilatuz: Norbere buruarekin topatzeak, neurtu ezineko ondorioak ekarriko dituen hondamendien zerrendari hasiera emateak ekarriko du.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza