Ostegunean egingo autoestimuari dedikatu zaion aurtengo Guraso Eskolaren amaiera ekitaldia

19.01.09
Hezkuntza

Gizarte Ongizate eta Hezkuntza udal sailek ostegunean emango diote urten aurtengo ikasturteko Guraso Eskola ekimenari. Amaiera horretarako, Topaketa antolatu dute Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera. Horretan parte hartu nahi duten gurasoek, behar izanez gero, haurtzaindegi zerbitzua ere izango dute.

Topaketa hori hirugarren urtez egiten da eta herriko ikastetxeek irailetik abendura bitartean gauzatu dituzten Guraso Eskolaren saioei itxiera emango diote. Aurtengoan, Guraso Eskolan jorratu eta landu den gaia autoestimuarena izan da. “Haurrek orojakile eta ahalguztiduntzat dituzte gurasoak eta agintedun bestelako figurak. Honakoa pentsatzen dute: pertsona garrantzitsu hauek merezi dudan bezala tratatzen naute. Ni beraiek nitaz uste dutena naiz. Islatzen duten irudia seme-alabek beraien buruarekiko izango duten kontzeptuaren oinarri bilakatuko da eta beraien bizitzaren aspektu guztietan izango du eragina”.

Topaketa ekitaldi horretan parte hartuko dute herriko alkate Carlos Totorika eta Gizarte Ekintzako buru den Merche Gonzalez teknikaria. Ondoren, diplomak entregatuko zaizkie ikasturte honetan Gurasoen Eskolako Programan parte hartu duten pertsonei, gure hezkuntza-zeregina hobetzen laguntzeko erakutsi duten interesa eta ahalegina aitortuz. Ekitaldia amaitzeko luch bat eskainiko da jardunaldian izan diren pertsona guztientzat.

Hezkuntza-komunitateak bizikidetzaren inguruan duen pertzepzioaren estudioa aurkeztuko

Jardunaldiaren programazioaren baitan aipatzekoa da Ermuko hezkuntza-komunitateak bizikidetzaren inguruan duen pertzepzioaren estudioa aurkeztuko dela, non guztiok gauden islatuta. Bizikidetzaren pertzepezio hori 2008. urtean Ermuko udalerrian egindako landa-lanean oinarrituz aztertu eta aurkeztuko da. Estudio horrek balio handia du komunitatearentzat, eskola-komunitatearen egoera eragile guztien ikuspegitik (ikastetxea, ikasleak eta familia) ikusten lagunduko digulako, nerabe, hezkuntz komunitate eta familiaren elkarrekiko harremana bezalako gai garrantzitsuak erakutsiz, eta estudioak ondorioztatzen dituen hainbat gako eta gai.

Lotutako albisteak

Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko
Imagen
03.11.25
Gabonetako postala marraztera animatzen zara?

Proposamen irabazlea etxeetara bidaliko zaigun aurtengo zorion txartelaren irudia izango da
Imagen
30.10.25
Abian da Ermuko Haurren Kontseilu berria!

12 kontseilari txikiek Errekalde egokitzeko proposamenak landuko dituzte ikasturtean zehar