Zine-klubak Aramaio zuzendariaren – Un poco de chocolate- proiektatuko du

21.01.09
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak euskal zuzendari berriei dedikatutako emanaldiekin aurrera jarraituko du. Bihar “Un poco de chocolate” filma proiektatuko da. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera egingo da. Filma bertakoa da, eta Mitxel Gaztanbidek Aitzol Aramaiorekin batera idatzi du eta bigarrenak zuzendu du. Gidoia Unai Elorriagak -2002an estatuko narratiba sariak- idatzitako “Un travia en SP” eleberrian oinarrituta dago. Zinta dramaren generoan txertatzen da. Aktoreetariko batzuk, besteak beste, ondorengoak dira: Héctor Alterio, Daniel Brühl, Julieta Serrano, Bárbara Goenaga, Gorka Otxoa, Ramón Barea, Mikel Albisu eta Marián Aguilera. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

Sinopsia

Lucas eta Maria anai-arrebak dira, edadetuak biak ere. Etxebizitza berdinean elkarrekin bizi dira, beren oroipen eta maite izan dituzten pertsonen fantasma onekin. Jakin badakite, lehenago edo beranduago eta bate bestea baino lehen, beren bizitzako azken bidaia egingo dutela. Marcos eta Roma gazteak dira eta bakarrik daude. Neska erizaina da eta bere logelatik ikusten dena edertzeko leihoak pintatzen ditu. Marcos galdurik dabil, eskuetan soinuan eta buruan erantzun gabeko makina bat galdera dituelarik. Ez dakite lehenago edo beranduago bideari elkarrekin ekingo diotela. Patuaren eraginez, egun batean laurak elkartuko dira. Ordutik aurrera, Lucas eta Mariak bere urte eta esperientziarekin Roma eta Marcosen izateko moduan nahi gabe eragingo dute.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza