Dani Perez `Los ángeles no tienen hélices´ antzezlanarekin datorkigu Lobianora

22.01.09
Kultura eta Gazteria

Dani Perez aktore kataluniarra bere azken lana, `Los ángeles no tienen hélices´ titulukoa, aurkeztera etorriko zaigu bihar Lobiano Kultur Gunera. Antzezpena gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerak bost euro balio dute. ‘Los ángeles no tienen hélices’ Dani Perezen azken eta bosgarren muntaia da, non beste behin bere autobiografia kontatzen digun modu zorrotzean, ironiaz eta batez ere umorez gainezka.

Ba al zenekien Dani Perezek hamaika urterekin apaiza izan nahi zuela? Ba al zenekien okina izan zela eta madalenak eta gazta pastelak egiten zituela? Danik txikitan astronauta izan nahi zuela? Galdera horiei guztiei, protagonistak berak erantzungo die, beste behin, eszenatokitik bertatik.

Dani Perezek ispiluaren bestaldean jarriko da, gero eta korapilatsuago den mundu honi buruz duen ikuspuntua erakusteko. Danik adieraziko digu askotan ahaztu egiten dugula mundu horretan flotatzen ari harkaitza handia besterik ez garela eta guztiok zeru berberaren menpean gaudela.

Los angeles no tienen helices Perezen lanik landu eta pertsonalena da, zeinarekin erabat identifikatzen dena, bere oroimenetatik edaten baitu, bere bizipenak umore gaietan eraldatuz. Eszenatoki huts baten gainean, Perezek guztiok identifikatzeko moduko istorioak eta ezinegonak kontatuko digu.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin