Zine-klubak –Bosque de sombras- filma proiektatuko du

28.01.09
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak euskal zuzendari berriei dedikatutako emanaldiekin aurrera jarraituko du. Bihar “Bosque de sombras” filma proiektatuko da. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera egingo da. Filma bertakoa da, eta Koldo Serrak idatzi eta berak ere zuzendu du. Zinta terrorearen generoan txertatzen da. Aktoreetariko batzuk, besteak beste, ondorengoak dira: Gary Oldman, Paddy Considine, Aitana Sánchez-Gijón, Virginie Ledoyen, Lluís Homar, Jon Ariño, Kandido Uranga eta Patxi Bisquert. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

Sinopsia

Espainiako iparraldean, 70. hamarkadaren amaieran, azken urteetako udarik beroena bizi da. Norman (Paddy Considine) eta Lucy (Virginie Ledoyen) senar-emazte britainiarrak, krisialdi momentua bizi dute. Egoera konpontze aldera, lagun batzuekin hainbat opor egun elkarrekin pasatzea konponbidea izan daitekeela uste dute. Lagun bikotea Paul eta Isabelek (Gary Oldman eta Aitana Sánchez-Gijón) osatzen dute. Ametsetako asteburua dirudi, Londresetik urrun, Paulek erosi berri duen baserrian emango dituztenak, ehizan eta natura gunean. Dena den, egoera oso bestelakoa izango da. Bertako bizilagunekin kulturalki izango dituzten ezberdintasunak eta jauzia hain handia izango denez, abandonaturiko etxe batean herriko gizon taldeak eta bisitariak topo egingo dute, elkarren arteko biolentzia kiribilari hasiera emanez.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza