Luciano Federico aktoreak –Humor al dente- obra antzeztuko

29.01.09
Kultura eta Gazteria

Luciano Federico aktoreak –Humor al dente- obra antzeztuko du bihar Lobiano Kultur Gunean, gaueko hamarrak eta laurdenetan. “Humor al dente” gizarteari eginiko kritikan oinarritzen den ikuskizuna da, bakarrizketa azidoa eta entretenigarria. Sarrerak 5 euro balio du eta bihar eguerdira bitartean udal kultura sailean edo, osterantzean, takilan erosi ahal izango dira.

Ikuskizun honetan autoreak dibertsio sinple nahiz injenio eta ironia uztartzen ditu, ideologikoaren ikuspuntutik egun pil-pilean dauden gaiak jorratzeko: kontsumismoa, politikak sortzen duen fedegabezia edo eguraldiaren aldaketa.

Testu konprometitua da, busti egiten den horietakoa, Pepitoren kasuan bezala ahotsa altxatzen duena. Ahotsa altxatzen du inoiz protestatzen eta horiek irensten dituen munduaren kontra. Lucianok pertsonaia oso komunikatibo izango da, nahi gabe, egi borobilak esaten dituen horietakoa. Egi horien inguruan hausnarketa egitea dagokigularik.

Ikuskizunak bere zoramen puntuak ditu; gizarteari eginiko kritika zorrotzak, hausnarketa soziologikoak, hori guztia ondo txertatua dagoelarik erritmo eta denborari dagokionez. Muntaia, ezbairik gabe, ezohikoa da eta protagonistak kontatzeko duen modu pertsonalari “puntu-puntura” egokituta dago.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin