Krisialdiak jotako familiei harrera egin eta aholkatzeko zerbitzua abian jarriko

30.01.09
Erakundea

Gizarte Ekintza eta Sustapen Ekonomiko eta Enpleguko udal alorrek beren indarrak batuko dituzte krisialdiak jotako familiei harrera egin eta kasu bakoitzean konponbiderik onena aholkatzeko zerbitzua berrian”. Alor horiek koordinatu eta beren langileak batuko dituzte kideren bat edo gehiago langabezian geratzearren arazo ekonomikoak dituzten familiei erabateko erantzuna emateko zerbitzuan. Horretara, jarriko diren teknikariek, familiei eskura dituzten laguntza guztien -finantzario nahiz ekonomikoen- berri eta egoera horretarik onik ateratzeko estrategiak, edo lan-merkatura bueltatzeko orientabidea emango diete. Hainbatean, zerbitzu berezietara udalaren gainetiko zerbitzuetara ere bideratuko dituzte beharrezkoa bada.

Ekimen horren berri gaur eguerdiak herriko alkate Carlos Totorikak eta Gizarte Ekintzako zinegotzi Jose Luis Araujok eman dute. Alkateak adierazi duenez “krisialdiak eta horren eraginak udalaren egitekoetan eragin franko izaten ari da eta, hori horrela, enpresaren eremuan egin bezala egoera lehenbailehen gainditze aldera familien eremuan ere eragiten saiatuko gara”. Izan ere, gure herrian badira langabezian edo enplegu erregulazion kide bat edo gehiagorekin dauden familiak. Hori gertatzen denean, familien diru-sarrerak jaitsi egiten dira eta familia horrek zailtasunak izango ditu aldez aurretik konprometitutako kreditu edo gastuen ordainketei erantzuteko. Hori horrela, familiekin batera enplegua, finantzak eta atal psikologikoa ere landuko da, “emozioek ere, badutelako zeresana eta eragina ekonomian”.

Gaur eguerdiko aurkezpenean Totorikak adierazi du “2009. urtea bereziki korapilatsu eta zaila izango dela”. Alkatearen esanetan, “hemendik gutxira gure udalerriko enplegu tasak atzera egingo du, herriak automobilgintzarekiko duen lotura eta menpekotasuna handia delako”. Zerbitzua datozen asteetan egituratuko da, bertara dedikatuko diren langileen prestakuntza egin eta gero. Halaber, aholkularitza egiteko behar den informazioa ere bildu egingo da eta horretara dedikatuko den lekua egokituko da. Ekimenaren nondik norakoak, esan bezala, datozen egunetan zehaztuko dira, Udalbatza osatzen duten alderdiek gaia sakon eta luze jorratuko baitute datorren asteko batzorde informatiboan.

  • Ezkerretik hasita Rosalia Herrera, Carlos Totorika, J.Luis Araujo eta Merche Gonzalez.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
Trafiko-kamerak, herrian segurtasuna hobetzeko eta gertaturiko gorabeherak argitzeko tresna

Trafiko-kamerei esker gertaerak argitu ahal izan dira, ikerketan lagungarri eta froga erabakigarriak eman dituzte gertakari zenbait argitzeko
Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean