Hamar enpresa ari dira parte hartzen ETE-entzako kudeaketa ikastaroan

04.02.09
Ekonomi Sustapena

Herriko hamar enpresa ari dira parte hartzen “Enpresa Txiki eta Ertainentzako (ETE-entzako) kudeaketa ikastaroan. Ingurune aldakor batean nola izan enpresa dinamiko eta malgua?”. Ekimenak oso harrera ona jasan du eta zonaldeko hamar mikro enpresen parte-hartze aktiboa lortu du. Ekimena Sustapen ekonomiko, Enplegu eta Trebakuntza sailarena da eta horrek Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzazio jaso du, trebakuntzaren bidez enplegagarritasuna hobetzeko II. ekimena deritzanaren bidez. Halaber Europako Fondo Sozialaren finantzazioa ere jaso du. Eskolak ematen ari da, “Sarriko Business School” izeneko taldea.

Trebakuntza saioak ostiral arratsaldetan egiten dira Enpresak Sustatu eta Langileak trebatzeko Izarra zentroko ‘berrikuntza’ aretoan. Saio horien helburua sortu berri diren enpresek beren esperientziak elkarren artean konpartitu ditzatela da, beren enpresa eta merkataritzaren kudeaketan hobetzeko, merkatu berrietara heltzeko, salmenta teknika berriak ezagutzeko eta berritzaileago izateko balioko dielakoan. Laburbilduz, enpresa malgu eta dinamikoagoak izan daitezela, bezeroaren gogobetetzera orientatutakoak, ingurune dinamiko eta aldakorrean hori ezinbestekoa baita.

Parte hartzen diharduten enpresak, sektore ezberdinetakoak dira. Horien artean ondoren zerrendatzen ditugunak daude:

CLEAN AND IRON, etxez-etxe garbitasun eta lisatze zerbitzuak nahiz enpresa txiki eta ertaineko garbitasun profesionalak egiten dituen enpresa.

MALOKA, irabaz asmorik gabeko elkartea da, Ermuan eta eskualdean ditugun kultura ezberdinen arteko bitartekaritza lanak egiten dituena. Elkarteak kultur identitate ezberdinak adierazi, sozializatu eta elkartu ahal izan daitezen topagune edo espazioak eskaintzen ditu. Horretarako jolas eta aisi jardueran gauzatzeko trebakuntza tailerrak, mintegiak, eta jardunaldiak antolatzen ditu hausnarketa egin eta kulturalitate eta herritarren arteko bizikidetasuna errazte aldera.

Halaber, erakunde eragile ezberdinen arteko bitartekaritza lana ere egiten du, gizartetik kanpo geratzeko edo menpekotasunean erotzeko arriskuan dauden pertsonei lagunduz eta esku hartuz, esaterako gutxiengo etnikoen kasuan.

SOPELANA SURF CAMP. Abentura anitzetako kanpamendua, aisi, hezkuntza nahiz bestelako ekitaldiak hartzeko presta dagoena. Adin guztietako pertsonentzat da, ezinduak barne. Argibide gehiago www.sopelanasurfcamp.com web-gunean eta 697239918 telefonoan.

GARBI MOBIL. Enpresa ekimen berritzailea da, ibilgailuak nahiz instalazioak garbitzen dituena. Horretarako sistema mugikorra darama lan bakoitzeko ura, bildu jaso eta berrerabiltzeko eta hori da, ezaugarririk nabariena. Argibide gehiago www.garbimovil.com web-gunean eta 605 07 57 77 telefonoan.

KIROLZALE KIROL ZERBITZUAK, kirol ikastaroak antolatu eta ematen dituen enpresa da, baita instalazioak kudeatzen dituena. Jolas eta aisi jarduerak antolatu, kirol lehiaketa eta jardunaldiak kudeatu eta garatu eta animazio zerbitzuak ere eskaintzen ditu. Arduradunak Jon Hernandez ( Tfnoa: 649106873) eta Josu Navas (Tfnoa: 690042596) dira. Bulegoa Eibarko Otaola kalean dute. Horien web-gunea www.kirolzale.net da, eta harremanetarako ondoko helbide elektronikoa erabil daiteke: kirolzale@kirolzale.net.

PINTURAS FRAN. Esperientzia zabaleko enpresa da, pintura alorreko lan guztiak egiten dituena: goi dekorazioa, industriala, fatxadak, etxebizitzak, eta abar… Horren web-gunea ondokoa da www.pinturasfran.com eta harremanetarako telefonoa 649464030.

ERMUKOLOR pintura saltzen duen denda da, non produktuak aplikatzeko tresna eta osagarriak eskuratu daitezkeen. Lur laminatuak, paperak, garbiketarako produktuak eta beste hainbat gauza ditu salgai. Zeharkalea 14 etxabean dago. Bertako telefonoa 943 17 90 27 da.

Jesus Felix Ortegak eraikuntzako planoak delineatzeko enpresa du. Eskaintzen dituen zerbitzuen artean, ondokoak daude: eraikuntza eta urbanizazioa, obra zibila, neurketak, instalazio planoak, hormigoi eta burdinazko egiturak eta abar… Bere web-gunea www.euskalnet.net/mellaria da eta harremanetarako mellarialan@euskalnet.net helbidera idatzi dakioke.

Ekimen hau trebakuntza baino are gehiago da, xedea enpresa parte hartzaileek elkarren esperientzietatik ikas dezatela baita, ideia berritzaileak sortu eta bakoitzari egokituriko proiektu berriak ahalbidetzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren