Zine-klubak erotismoari dedikatuko dio zikloa otsailean

04.02.09
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak otsaileko emanaldiei hasiera emango die bihar. Datozen asteetako zine-klubeko emanaldiak erotismoari dedikatuko zaizkie. Bihar “Shortbus” proiektatuko da. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera egingo da. Filma iparamerikarra da, 2006. urtean aukeztu zen eta John Cameron Mitchellek idatzi eta zuzendu du. Zinta erotismoaren generoan txertatzen da. Aktoreetariko batzuk, besteak beste, ondorengoak dira: Justin Bond, Lindsay Beamish, PJ Deboy, Raphael Barker, Jay Brannan, Peter Stickles. Sook-in Lee y Paul Dawson. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

Sinopsia

New Yorkeko hainbat bizilagunen pasarteak kontatzen ditu filmak. Pertsonaiak sexuaren eta amodioaren bide korapilatsu eta tragikomikoetan murgiltzen dira, Shortbus izena duen eta modan dagoen klub underground batean. Sofiak inoiz orgasmorik izan ez duen sexu-terapeuta da, urteak daramatzalarik Rob senarrarekin plantak egiten. Severin dominatzailea ezagutzen du, hau laguntzen saiatuko delarik., Sofiaren bezeroen artean, James y Jamie daude, bere sexu harremanak kanporantz irekitzen dihardutenak. Jamesek hirukotea eratu nahi du Cethekin sexu harremanak mantentzeko. Baina Jamiei zalantzak ditu. Honek, beste asmo batzuk ditu, horiei jarraipena egiten dien Caleb konturatuko denez… Filmak sexu esplizituko eszenak erakusten ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza