Patxi Lopez Ermuan izango da gaur alderdiko ekitaldian

05.02.09
Gizartea

Eusko Legebiltzarrerako martxoaren 1ean egingo diren hauteskundeetan PSE-EE alderdiko Lehendakarigai izango den Patxi Lopezek alderdiak Ermuan antolaturiko ekitaldian izango da gaur arratsaldean. Ekitaldia Lobiano Kultur Gunean izango da, arratsaldeko zazpietan. Euskal sozialisten idazkari orokorrak bilera itxiko du, Gemma Zabaleta legebiltzar kide gipuzkoarrak eta herriko alkate Carlos Totorikak hitz egin ondoren. Alkateak aurkezpen lanak ere egingo ditu.

Erkidegoan gauzatzen ari diren gainerakoak bezala, ekitaldi hori alderdi politiko guztiek ofizialki kanpaina ireki aurretik garatzen ari diren jardueren barne txertatzen da. Gaur arratsaldean, hitzaldian parte hartuko duten hiru politikariek, elkarren arteko lehian aritu ziren 2002 urtean alderdiko idazkaritza orokorra eskuratzeko asmoz. Urte horretan Donostian eginiko Ezohiko Kongresuan Patxi Lopez nagusitu zen idazkaritza orokorra eskuratuz, gerora 2005ean Bilbon egindako V. Kongresuan kargua berretsiz inoiz baino babes handiagoarekin. Ekitaldia honen bidez,PSE-EEk alderdian zatiketarik ez dagoela eta guztiak idazkari orokorrarekin bat daudela agertu nahi du.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz