2009ko Inauteriek badute kartela

06.02.09
Kultura eta Gazteria

2009ko Inauteriak ate joka ditugula eta, kultura sailak gaur ezagutarazi du kartel lehiaketaren lan garailea eta irabazlearen izen-abizena. Lana diseinu grafiko eta ordenagailuarekin eginikoa da, bertan mozorrotutako pertsonak somatzen dira, horiek gorputz eta ezaugarriak jostun-gintzako materialez eginak daudelarik (hariez, botoiez, kateorratzez, eta abar..). Lanaren titulua, ‘Zuk zeuk egin’ da. Kartelean kolore nagusia beltza da, horren letrak kolore ugaritakoak direlarik. Kartela Nuria Latasa Velasco gazte nafartarrak egin du eta irabazle izateagatik 450 euro eskudirutan jasoko ditu. Lehiaketara guztira 37 lan aurkeztu dira. Proposamen guztietatik hiru aukeratu ziren eta, orain, epaimahaiak hiru horren artean onena, bere ustez, aukeratu du. Aurtengo lehiaketan ikusitako maila altua eta ona izan da epaimahaiaren iritziz.

Egitarauari hasiera emango zaio otsailaren 19n, ‘Eguen zuri’ egunean

Inauteriei hasiera emango zaie otsailaren 19ko ostegunean, ‘Eguen Zuri’ egunean. Arratsalde horretan, tradiziori jarraiki, oilarraren jokoa jokatuko da herriko plazan eta gazteenek, diskoteka izango dute. Ostiralean, Euskal Biruseko kideek ‘Hartza Eguna’ ospatuko dute, kalejira eginez eta kopla zaharrak kantatuz. Programa osoaren berri laster emango dugu, hori itxi eta zehaztu bezain pronto.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin