Zine-klubak -El sabor de la sandia- filma proiektatuko

11.02.09
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak erotismoari dedikaturikko emanaldiekin aurrera jarraituko du. Bihar “El sabor de la sandia” proiektatuko da. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera egingo da. Filma taiwandarra eta frantsesa da, 2005. urtean aurkeztu zen eta Tsai Ming-liang-ek zuzendu du. Zinta erotismoaren eta musikalen generoan txertatzen da. Aktoreetariko batzuk, besteak beste, ondorengoak dira: Lu Yi-ching, Yang Kuei-mei, Yoza-kura Sumomo, Hsiao Huan-wen eta Lin Hui-xun. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

Sinopsia

Ur eskasia gogorra dagoen unean, telebista jo eta su ari dira ura aurrezteko teknikak irakasteko asmoz. Uraren ordez, sandia zukua edatea proposatzen dute. Nolanahi ere, bakoitzak bere konponbideak bilatzen ditu ura izan eta erabili ahal izateko. Shiang-chyik hutsik dauden ur botilak komun publikoetan ezkutuan betetzen ditu. Hsiao-kang aktore pornografikoak teilatuetara igotzen da ur deposituetatik hartzen duen uretan bainatzeko. Horrela bizitzea gogorra da, baina bakardadea are gogorragoa. Egun batean, Shiang-chyik sandia bat aurkitzen du eta ondoren Hsiao-kangekin topo egiten du parke batean. Neskak hura ezagutzen duela gogoratzen du, behin hari erloju bat erosi baitzion. Mutila egun, aktore pornografikoa da. Elkartu eta maitemindu egingo dira. Bi hodeik bat egitean, zein forma hartzen ote dute? Erantzuna, filmak emango digu..

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza