GPS errezeptoreen erabilerari buruzko ikastaroa antolatu du Artarraik

13.02.09
Gizartea

Artarrai mendi Taldeak GPS errezeptoreen erabileraren hastapenari buruzko ikastaroa antolatu du datorren martxorako. Ikastaro hori Balendin Akarregi –Balen edo Mole gaitzizenaz ezagutzen dugun- emuar eta adituak emango du. Ikastaroa martxoaren 11tik 13ra bitartean gauzatuko da Lobiano Kultur Gunean. Ikastaroak hamabi ordu iraungo ditu eta horren barne atal teorikoak nahiz praktikoak landuko dira. Praktikak inguruko mendietan egingo dira igande goizean. Aldiz, ostiral eta larunbatean, atal teorikoak landuko dira, tresnari eta bere erabilera eta aplikazioei buruzko hastapenak lantzen hasteko (oinarrizko ezagutzak, kartografi kontzeptuak, GPSaren informazio eta datuak, horren aplikazio, erabilera eta programak, eta abar…). Igande goizean irteera txiki bat egingo da herriaren inguruko mendietara praktika errealak egin ahal izateko. Bazkideek parte hartzeagatik 35 euro ordaindu beharko dituzte, eta hamar gehiago elkarteko bazkide ez direnek. Lekuak mugatuak izango dira.

Ikastaroaren helburua ondorengoa da, GPS sistemaren ezagutza eta erabileran, teknologia mota honetan hasiberriak diren pertsonak trebatzea. Ikastaroa natur jarduera eta mendi ingurunean GPS sistemak ematen dituen aukerak barneratzeko oinarrizko kontzeptu eta ezagupenak lortzera bideraturik egongo da. Argibide gehiagorako edo izen-ematea egiteko deitu 638050634 te4lefono zenbakira edo idatzi artarrai@euskalnet.net popsta elektronikoko helbidera. Taldea ostegunera biltzen da ordu betez, zazpi eta erdietatik zortzi eta erdietara, Teresa Murga eraikineko hirugarren solairuko gelan, udal liburutegiaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean