Antzerki emanaldia, elkarbizitza eta errepestuaren balioak lantzeko
Igandean ikasleentzako antzerki emanaldia eta ondoren foruma edo eztabaida egingo dira Lobianon, ikasleen arteko gehiegikeri edo jazarpenen gaia jorratzeko. Ekimenak gazteen artean hausnarketa piztu nahi du, eskolan eman daitezkeen biolentzia edo arrazakeria jarreren inguruan. Antzezpena Lobianon egingo da, ‘Sararen istorioa’ titulua du eta eguerdiko 12:30etan hasiko. Sarrera doan izango da. Proposamena Arantzazuko ‘Baketik’ zentroak bultzatu du eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren babesa du. Gure herrian egingo den saioa udal liburutegiak antolatu du.
"Sararen istorioa", amaiera onik gabeko fikzioa, elkarrekin lan eginez aldatu dezakeguna
Ikuskizuna antzerki parte-hartzailearen modalitate bat da. Horrek bi zati izango ditu, lehenengoan antzezpena egingo da. Hori euskaraz izango da eta bertan amaiera onik gabeko istorio bat kontatuko da. Bigarrenean, pertsona batek modertazaile lana egingo du eta ikusleek parte hartu ahal izango dute, -aukeran euskaraz nahiz gazteleraz hitz eginez-. Horiek, ikusitako antzezpenaren gainean iradokizunak egin eta istorioan aldaketak egiteko aukera izango baitute, amaiera bestelakoa izan dadin. Hori horrela, ikusle eta antzezleek agertokian bat egingo dute, guztien artean aldaketak eta amaiera nola nahi duten antzezteko.
Gazteen erabateko inplikazio lortu nahi da, emozionala, mentala nahiz fisikoa, horretarako adin berekoek bizi dituzten egoerekin aurrez aurre jarriko zaizkie.
Emanaldia, Arantzazun dagoen ‘Baketik zentroak’ sustatu du, EJko Hezkuntza Sailaren lankidetza eta babesari esker. Emanaldia gurean ez-ezik , Euskadiko beste 8 herritan ere egingo da martxora bitartean.
Lotutako albisteak

Parte hartu duten haurrek herritarrak kontzientziatzeko ibilaldi batekin amaitu dute aurtengo erronka

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren