2009ko Gizarte-larrialdietarako laguntzak eskatzeko epea zabalik

16.02.09
Gizartea

Udal Gizarte Ekintza Alorrak aditzera eman du aurtengo Gizarte-larrialdietarako Laguntza eskatzeko epea zabalik duela. Epe hori zabalik egonen da datorren martxoaren 31ra bitartean, hori barne. Alorrak horren berri ematen duen ohar informatiboa kaleratu du, zeina herriko etxebizitzetako portaletan jarri den. Aurtengo deialdiko berrikunta nagusiak bi dira. Lehena, diru-laguntza eskabidea bideratu aurretik ez da hitzordua aldez aurretik eskatu behar udal gizarte zerbitzuetan. Eta bigarrena, eskabideak Abiapuntu bulegoan –komentukua kaleko z/gan- aurkeztu behar direla eta ez gizarte zerbitzuetan.

Gizarte-larrialdietarako laguntzak ez dira aldian behin ematen direnetakoak, horiek dirutan ematen dira, eta subentzio modukoak dira. Hain zuzen ere, gastu batzuk behar-beharrezkoak dira gizarte bazterkeriarik gerta ez dadin edo halako bazterkeriak konpontzeko, eta berariazko gastu horiek ordaintzeko nahikoa baliabiderik ez duten pertsonentzako izanik laguntza hauek -eta berdin dio dena delako gastua arrunta edo ohiz kanpokoa den-.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza