Zine-klubak - Swimming Pool- filma proiektatuko

18.02.09
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak erotismoari dedikaturiko emanaldiekin aurrera jarraituko du. Bihar “Swimming Pool” proiektatuko da. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera egingo da. Filma britainiarra eta frantsesa da, 2003. urtean aurkeztu zen eta François Ozon-ek zuzendu du. Zinta erotismoaren eta intrigaren generoan txertatzen da eta 102 minutu irauten ditu. Aktoreetariko batzuk, besteak beste, ondorengoak dira: Charlotte Rampling, Ludivine Sagnier, Charles Dance, Marc Fayolle, Jean-Marie Lamour, Mirelle Mossé, Michel Fau, Jean-Claude Lecas eta Emilie Gavois-Kahn. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

Sinopsia

Misterio eta polizia gaiak jorratzen dituen idazle heldu britaniarra –Rampling- Frantziako hegoaldera joaten da, bere editorea –Dance- bisitatzera doa. Etxe horretan editorearen alaba lirain eta ez konbentzionala -Sagnier izenekoa- egongo da. Gazteak sekretu bat du eta, argitu bidean jarriko da…

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza