Inauteriak, asteburuko jarduera nagusia izango dira

20.02.09
Kultura eta Gazteria

Gaurkoan hasiko dugun asteburuak parada emango digu Inauterietan buru-belarri murgiltzeko eta programatutako jardueraz gozatzeko. Gaur Euskal Birusa elkarteak berreskuratutako tradizioari esker, Hartza eguna ospatuko dugu. Kalejira arratsaldeko 6etan abiatuko da Orbe Kardinalaren plazatik. Horretan parte hartuko dute, E. Birusak, herriko ikastetxe eta euskaltegiek eta Alboka Musika Eskolak. Bihar, egun guztian izango dira ekitaldiak. Gaztetxoek jokoak izango dituzte plazan eguerditik aurrera. Arratsaldez ere joko eta jolasak izango dira lauretatik zazpietara. Ordu horretan, herriko ‘Irulitxa’ txarangak lekukoa hartuko du, herrian zehar kalejira egiteko.

Gauez, aurtengo edizioko ekitaldi nagusia gauzatuko da, 70-80 hamarkadetan oso ezagun egin zen Tony Ronald kantariaren emanaldia izango baita. Holandarra Ermuko plaza nagusian kontzertua emango du, gaueko hamaika eta erdietan. Kantariak pil-pilean eman zituen urteetan hainbat abesti oso ezagun egin zituen, besteak beste, encuentran “Help, ayúdame”, “Lady Banana” edo “Dejaré la llave en mi puerta” titulukoak.

‘Eguen Zuri’ egun alaia izan zen atzokoa

Jendetsu eta alaia suertatu zen atzoko ‘Eguen Zuri’ eguna Ermuan. Orbe Kardinalaren plaza herritarrez eta ikaslez bete zen, batzuk ikuskizuna arretaz jarraitzeko eta besteek hartan parte hartzeko. Eguraldia lagun izan genuen eta, arratsalde hotza izan arren, ateri egon baitzen. Oilarraren jokoa ordu eta hogei minutu iraun zuen. Oilarra kaxa garden batean izan zen atzo eta hura ukitu zutenek suertatu ziren garaile eta saridun. Betiko legez. Irabazle guztiek sari moduan zeramikako oilar eta eskola materiala erosteko 30 euroko bale bana eskuratu zuten.

Irabazleen zerrenda ondokoek osatu zuten:

  • Amaia Arginzoniz, 11 urtekoa
  • Amets Recio, 11 urtekoa
  • Kenny Gasquez, 7 urtekoa

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude