Tiritirantes taldeak ‘Escuela de vuelo’ ikuskizuna aurkeztuko

23.02.09
Kultura eta Gazteria

Burgoseko ‘Titiritantes’ taldeak ‘Escuela de vuelo’ kale ikuskizuna aurkeztuko digu bihar, arratsaldeko 7etatik aurrera. Ikuskizuna Orbe plazatik aterako da, Zubiaurretik jarraitzeko. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du eta aurtengo Inauterietako egitarauaren barne txertatzen da. Ikuskizun koloretsu eta orijinala da, zirkoa eta kale antzerkia uztartzen dituen taldearena. Antzerkia eta malabareak nahasten dituen saioa, antzezpen ikusgarrian.

Sinopsia

Ongi etorriak izan zaitezte, bidaiari ausarta hauen abentura fantastikora. Gure kapitaina lurraren mugaldetik biatzen du, basamortuak zeharkatuz, ibaiak igaro, mendixken gainetik hegan eginez, eta guztiari aurre eginez duen xedea betetzeko eta ametsa egia bihurtzeko: hegan egiten irakasteko!

Oraingoan berarekin bat doa familia xelebrea eta horien ostrukak. Animaliak sekulan ere ezin izango dutela hegan uste dute, natuaren eraginez, ohituraz… behar bada. Akaso, gure irudimenari hegan egiten uzten ez dion ohitura bera izango da arazoa. Ikusi beharko…

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu