Lolita Corina konpainiak –Las gallegas- obra antzeztuko du Lobianon

25.02.09
Kultura eta Gazteria

Lolita Corina konpainiak –Las gallegas- obra antzeztuko du Lobianon ostiraleko gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du eta hileko agendan bildutako eskaintzaren barne txertatzen da. Sarrerak 5 euro balio du eta udal kultura saileko bulegoetan erosi daiteke ostiraleko arratsaldeko 3ak arte edo, osterantzean, sarreran bertan.

Lolita Corina konpainia Lola Gonzalez eta Coral Ros antzeleek eratu zuten 2007an. Taldearen lehenengo lana “Las Gallegas” titulatzen da, ClownFish-ek ekoiztu du, eta antzerki komikoaren eta klown estiloaren mugan dago. Obra horretan bikoteak heriotzaren inguruan duen ikuspuntu bitxia agertuko du. Obra honek ikusleen saria jaso zuen iaz Salamancako Ciudad Rodrigoko X. Antzerki Azokan.

Obraren sinopsia

Antzezleak beren hileta-elizkizunean agertzen dira, hilik daudenaren errealitate berriaz jabetu gabe. Hautsontzi erraldoiak, argazkiak, erretako soineko batzuk eta familia kide xelebreak egia ezagutzen lagunduko diete: Hilik egoten ikastea ez da hain erraza.

Nolanahi ere, Lolita eta Corina edozein egoerara konplexurik gabe egokituko dira; isilpeko sekretuez harritu, eztabaidetan gozatu, eta abar…Ezusteko gidari batek, hildakoen bizitzako gorabeherak ezagutzen lagunduko die. Komedia eta klowna bikotearen bidai berezi horretan lagunduko die, mamu profesionalak bihurtu artean. Laburbilduz, hileta elizkizun kutun eta delirantea.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu